berria.info

Ostirala, 2012ko urriak 19a.

Gros xake taldeak itxura ona eman du Israelen.

XAKEA. Gros xake taldeak itxura ona eman du Israelen jokaturiko Europako Xake Txapelketan. 34 taldek hartu dute parte bertan, eta donostiarrek 13. postuan amaitzea lortu dute. Loek Van Wely, Christian Bauer, Konstantin Landa, Alejandro Franco, Santiago Gonzalez de la Torre eta Iñigo Argandoña izan dira Gipuzkoako taldeko jokalariak.